XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan eginiko denboraren proportzioan kobratuko du dagokion aparteko haborokina seihilabete bakoitzean lanean sartu edo berau uzten duen langileak.

11. artikulua. Plusak.

a) Igande eta/edo jaieguneko lanagatik.

Egutegiaren arabera igande eta /edo jaiegunetan lan egiten duen langileak oinarrizko soldataren ohiko orduaren balioari dagokion zenbatekoarekiko % 23ko portzentai finkoa jasoko du.

Portzentaia hori ondorengo formularen arabera erabakiko da:

(0,23) x oinarrizko soldata x 14_1.737

Aurrekoaren ondorioetarako igande edo jaieguntzat joko da jai bezperako gaueko 10etatik jaieguneko gaueko 10ak bitarteko denbora.

b) Gaueko lanagatiko osagarria.

Gauez lan egiten duen langileak oinarrizko soldataren ohiko orduaren balioari dagokion zenbatekoarekiko % 25eko portzentai finkoa jasoko du.

Portzentaia hori ondorengo formularen arabera erabakiko da:

(0,23) x oinarrizko soldata x 14_ 1.737

IV. LANALDIA, OPORRAK ETA BAIMENAK

12. artikulua. Lanaldia.

Langile guztientzako lanaldia 1.737 ordukoa izango da 1997. urtean, lanaldi murritzagoa egiteko eskubidea finkatuta dutenak salbuetsirik; azken hauen lanaldia 1.721 ordukoa izango da.

Edonola delarik ere, ordu kopuru horiek 259 lanegunetan banatuko dira lan egutegiaren arabera.

Txandakako lanaldi sistema ez duten, lanaldi zatitua ez duten edo gauez lan egiten ez duten langileek ordu erdiko malgutasuna izango dute sarrera eta irteerako orduetan, goizeko 8etatik aurrera.

Hala ere, nork berari dagokion egutegian aurrekusitako lanaldia oso-osorik bete beharko du eta egunez egun.

Lanaldiaren hasieran eta amaieran langilea bere lanpostuan dagoelarik kontatuko da eguneko lan denbora.

Hortaz, langile guztien betebeharra izango da lanera sartzean edo handik irtetean fitxatzea.

Enpresako gerentziaren baimenik gabe ezingo dute langileek lanorduetan beren lantokia utzi, nomina kobratzen den lehenengo egunean izan ezik eta goizez lan egiten bada bakarrik; kasu hauetan helburu horretarako bakarrik atera ahal izango dira ogitartekoaren ordu erdian, irtetzerakoan eta sartzerakoan fitxatuz.

13. artikulua. Probaldia.

Derrigorrez idatziz itundu beharko den probaldiari dagokionez, 6 hilabetekoa izango da goi mailako tituludunentzat, 3 hilabetekoa erdi mailako tituludunentzat eta administratiboentzat eta 15 egunekoa gainerako langileentzat.